XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) leherketak onddo baten forma zuen, distira handia ikusi zioten eta gero Eguzkian xaflaren antza zuten hodeiak ere ikus ahal izan zituzten.

Guzti horrek Hiroshima eta Nagasakiko lekukoek ikusitakoarekin paralelismo ikaragarria du.

Gainera, atal honen hasieran aipatutako euri beltzak, Tunguskan aurkitutako zuhaitz erre eta biluziek eta krater faltak meteoritoaren teoria ukatzen dute, leherketa atomikoaren tesia baieztatuz.

Eta leherketa atomikoa izan bazen, zerk edo nork eragin zuen?

Gogoratu garai hartan energia atomikoa ez zela ezagutzen.

Fenomeno naturala (kometa, adibidez) ez bazen, zer izan zitekeen horrelako leherketa eragiteko gai?

Puntu honetara helduta, ia-ia derrigorturik gaude eragilea kausa artifiziala izan zela postulatzera.

Irudian dugu eztanda nuklear baten forma tipikoa.

Tunguskako kasuan, lekuko batzuek horrelako leherketako forma ikusi omen zuten.

Eztanda nuklearra izan ote zen Tunguskakoa?

Eta, eztanda hori nola esplikatu 1908. urtean?